spain Euskara catalonia PT UK Germanylogo

Argazki galeria Alderdiko ikuspegiak
Eguraldia Nievan Nola iritsi
Hornikuntza Tarifak

turismo rural

Ongi Etorri - Boa Vinda - Benvida - Bienvenida - Welcome - Willkommen

Errioxar Camerosko alderdi aparta bateko mendi hegal batean dago kokaturik landa-etxe hau, mendilerro errioxarreko Nievas de Cameros izeneko herri ederreko kanpoaldean, 1021 m-ko altueran eta Logroñotik apenas 40 km-ra. Camerosko naturan integratze ezin hobea ahaztu gabe, 7 laguni ostatu emateko erosotasun guztiez hornituta dago.

Hainbat jarduera egiteko eskaintza pribilegiatua aurkituko du bisitariak. Besteak beste, mendi ibilbideak, inguruko gailurretarako igoerak, Peña Zapatero etxetik 10 minutura, horma bertikaletako monolitoan eskalatzea, 2000 m-tik goragoko gailurrez jositako Cebollera mendilerroko parke naturala, Ortigosako leizeak bisitatzea (6 km-ra), Gonzalez Lacasa urtegian ur-jarduerak eta bainugunea (4 km-ra) eta, herrian bertan, gaztelu zaharreko hondakinak, pilota-lekua eta haur jolasteko parkeak. Kultura aldetik, XVII. mendeko San Martin parrokia-eliza eta XVIII.eko Mendi-lepoko Amabirjinaren omenezko baseliza bisitatzeko abagunea izango du.

Informazio gehiago izateko eta erreserbak egiteko, jarri harremanetan gurekin:

www.casa-arruti.com
info@casa-arruti.com
+34 629 55 21 95

Francisco de ArrutiI Nº9, 26124 Nieva de Cameros. La Rioja
sport